2011-03-25

Ama gaur operatzen dute.

Poliklinikan dago. Beste aldaka aldatu behar diote.

Orain dela urte batzuk alde batekoa aldatu zioten; orain, berriz, bestea. Ea orduan baino azkarrago konpontzen den dena. Orduan bitan ireki behar izan zioten, lehendabizikoan protesia mugitu egin baitzen.


Pare bat asteko kontua dugu, printzipioz, ingresua. Ikusiko dugu...


Rafa

2011-03-24

Partida fratrizida hondartzan



Joan de larunbatean ikastolako LH6 mailako bi ekipok elkarren kontra jardun behar izan zuten. Joanesenak irabazi zuen 9-1, eta horri esker finalerdira pasatzeko aukera dute. Laster ikusiko dugu lortzen duten, desenpate bat jokatu behar baitute oritarren kontra.



Partiduaren amaieran, bi taldeetako jokalariek batera posatu zuten argazkirako.

Rafa
Published with Blogger-droid v1.6.7

2011-03-22

Elizondotarren hitzordu berria

Nire dedukzio-ahalmen handia erabilita, ondorioztatu det abian dela kedada berriren bat , hor nonbait, uztaila aldera, ezta?

Ba ea antolatzaileek zerbait esaten duten denok jakin dezagun!

Rafa

2011-03-16

Saraoa Bendurrek 40 urte egiten dituela eta.

Hau da Joneren deialdia:


2011/3/10 jone elizondo


Arratsalde on lehengusu guztioi,


Bendurrekin hitzegin eta gero, email hau bidaltzeko esan
dit. Hurrengo Martxoaren 19 an 20:00tik 24:00tara Be Bop-ean bere
urtebetetzearen festa ospatuko du ta koktail pintxada bat
egingo du. Ainhoak musika diskoa pintxatuko du denbora
guztian dantzatzen ibiltzeko. Martxoaren 18 an da bere
urtebetetzea: 40 urte.


Esan behar didazue zeintzuk joango zareten zenbat
garen jakiteko.


Muxu bat
"La Perfida"