2012-02-07

2011-08-22

Arriyaren estreinaldia.

Hilaren 26an estreinatuko da Arriya 18 aretotan: Donostia, Irun, Zumaia, Usurbil, Orereta, Bilbo (Multis) Getxo, Durango, Santurtzi, Gasteiz, Iruña Huarte, Logroño (Moderno), Malaga (Rosaleda), Madrid (Ideal) eta Bartzelona (Icaria eta Girona).

Beste bat oraindik zehazteko dago.

Ostegunean, hilak 25, 22tan aurrestreinaldi bat egingo da SADEk antolatuta Donostiako Principe zinemetan.

2011-07-06

Karlovy Varyko zinemaldian emango dute gaur Gorritiberearen 'Arriya' filma

Iturria, hemen

albertoErdialdeko Europako zinemaldi garrantzitsuena da Karlovy Varykoa (Tekiar Errepublika). Zinemaldiko sekzio ofizialean erakutsiko dute gaur, lehiaketatik kanpo. "Niretzat oso garrantzitsua zen hemendik oso hurrun lehenbailehen erakustea, kutsatu gabeko begiradarekin pelikula nola ikusten den antzeman nahi dut", azaldu du Alberto Gorritibereak.
 
Malagako zinemaldian estreinaldi bikaina izan zuen Arriya filmak, bost sari eskuratu baitzituen. Hala ere, inolako aurreiritzirik izango ez duen publikoaren aurrean erakusteko irrikaz dago Gorritiberea. "Euskal Herriari lotutako gatazka batzuk daudenean kritikoek dena zaku berean sartzen dute. Guardia Zibil batzuk ateratzen diren unean, aurreiritziak agertzen dira. Irakurri nituen zenbait kritikatan hemengo gatazka aipatzen zuten, baina nire ustetan pelikula hau beste zerbait da, zerbait handiagoa eta, aldi berean, xumeagoa. Ea hemendik kanpo nola ikusten duten". Horretarako aukera bikaina da Karlovy Varyko zinemaldia, beste hainbat zinemalditako ordezkariak ere han izango direlako, eta Asiako merkaturako ate garrantzitsua delako.

Arriya, azken finean, amodiozko istorio bat dela deio Gorritibereak: "Horren periferian familiak eta haien gatazkak daude. Herri abstraktu bat sortzen da bere alkate, agintari eta legez kanpokoekin. Herri abstraktu hori erraz koka daiteke beste kultura batean. Hor ditugu western pelikulak: gatazka handiak bizi izaten ziren txikiago batzuen baitan".

Abuztuaren 26an, zinemaldietan

Zestoan eginiko estreinaldi bereziaren ostean, abuztuaren 26an ikusi ahal izango da zine aretoetan. "Banatzaileak nahi badu eta aukerarik badugu, zumaian bertan aurkeztu nahiko genuke".

2011-06-13

Medallistak


Atzo, ekainak 12, goizean, Orioko uretan jokatu da Gipuzkoako arraun txapelketa. Lau skull kadetean, zarauztarrak podiumean egon dira eta medalla jaso dute.

Zorionak!!



Published with Blogger-droid v1.6.8

2011-05-19

Arriyaren estreinaldiak badu eguna dagoeneko!

Sala komertzialetan, abuztuaren 26an estreinatuko dute. Hala jakinarazi digute gaur bertan.

Zestoako emanaldia, berriz, maiatzaren 27an izango da (zortzi egun barru!), eguraldiak lagun, gaueko hamar t'erdietan, plazan. Dirudienez, plazan jartzen dituzten sillen aforoa bete eta gero, betetzen baldin bada, Koiotera joan beharko du berandu iristen denak, zerbait hartzera, ezer ikusi nahi badu behintzat.

Ke nerbios!