2011-02-28

'Arriya' - Abian da dagoeneko

Arriya pelikularen estreinua gero eta hurbilago dago. Dagoeneko Malagako Zinemaldian lehiatuko da, apirilaren 1ean.





Gehienok ez duzue jakingo noski, baina joan den udan gure Ramonek pelikula bat egin zuen, Arriya izenekoa eta Alberto Gorritibereak zuzendua. Protagonistaren umetako papera da berea, eta bere plano banak irekitzen eta ixten dute pelikula.

Ramonekin batera Iban Garate, Egoitz Lasa, Sara Casasnovas, Begoña Maestre, Ramon Agirre, Kandido Uranga, Iñake Irastortza eta beste asko aritu dira lanean.

Estreinua Donostian edo Donostiatik gertu izango da, baina oraindik ez du egun jakinik. Oraingoz, aurreneko lehiaketan izango da, Malagan, hain zuzen. Abisatuko dugu, zuek lasai...



2011-02-24

'Arriya' filma, Malagako jaialdiko sail ofizialean

ZINEMA. Alberto Gorritibereak zuzendutako Arriya euskarazko filma Malagako (Espainia) zinema jaialdian emango dute, sail ofizialean. Denboran luzatu den familia arteko apustu bat da istorioaren ardatza, eta Zestoan grabatu dute. Sail ofizialerako «film arriskatuago eta independenteagoak» aukeratu dituela jakinarazi du jaialdiak, egungo zinemagintzaren egoeraren isla direnak. Martxoaren 26tik apirilaren 2ra egingo dute jaialdia.