2011-01-18

Estreinua

Hor dihoa nere lehen mezua, ea ondo egiten dudan...

Lehendik eta behin barkamena eskatu nere lehen mezua hainbeste atzeratzeagatik baino topera nabil ezertarako denborik gabe, danborrada, eguberriak, lana, kurtsoak, etab.... Gainera denbora librea dudanean ordenagailu batetik ahal den urrutien egoten saiatzen naiz...

Penak kontatzen bukatu eta gero, badakizue nere elkartea nahi izan ezkero erabil dezakezuela hitezegindako bazkaria egiteko. Hori bai, sukaldari baten falta beharko da, ni anfitrioi bezala moldatzen naizelako baina sukaldea ez da nere punturik indartsuena.

Saiatuko naiz blogari adi egoten.

Eskuminak danoi eta berandu bada ere urteberri on.
Josu