Erdialdeko Europako zinemaldi garrantzitsuena da Karlovy Varykoa (Tekiar Errepublika). Zinemaldiko sekzio ofizialean erakutsiko dute gaur, lehiaketatik kanpo. "Niretzat oso garrantzitsua zen hemendik oso hurrun lehenbailehen erakustea, kutsatu gabeko begiradarekin pelikula nola ikusten den antzeman nahi dut", azaldu du Alberto Gorritibereak.
Malagako zinemaldian estreinaldi bikaina izan zuen Arriya filmak, bost sari eskuratu baitzituen. Hala ere, inolako aurreiritzirik izango ez duen publikoaren aurrean erakusteko irrikaz dago Gorritiberea. "Euskal Herriari lotutako gatazka batzuk daudenean kritikoek dena zaku berean sartzen dute. Guardia Zibil batzuk ateratzen diren unean, aurreiritziak agertzen dira. Irakurri nituen zenbait kritikatan hemengo gatazka aipatzen zuten, baina nire ustetan pelikula hau beste zerbait da, zerbait handiagoa eta, aldi berean, xumeagoa. Ea hemendik kanpo nola ikusten duten". Horretarako aukera bikaina da Karlovy Varyko zinemaldia, beste hainbat zinemalditako ordezkariak ere han izango direlako, eta Asiako merkaturako ate garrantzitsua delako.
Arriya, azken finean, amodiozko istorio bat dela deio Gorritibereak: "Horren periferian familiak eta haien gatazkak daude. Herri abstraktu bat sortzen da bere alkate, agintari eta legez kanpokoekin. Herri abstraktu hori erraz koka daiteke beste kultura batean. Hor ditugu western pelikulak: gatazka handiak bizi izaten ziren txikiago batzuen baitan".
Abuztuaren 26an, zinemaldietan
Zestoan eginiko estreinaldi bereziaren ostean, abuztuaren 26an ikusi ahal izango da zine aretoetan. "Banatzaileak nahi badu eta aukerarik badugu, zumaian bertan aurkeztu nahiko genuke".